Barthélemy d'Eyck
Itxura
Barthélemy d'Eyck | |||
---|---|---|---|
1447 - 1470 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Prince-Bishopric of Liège (en) , ? | ||
Herrialdea | Prince-Bishopric of Liège | ||
Heriotza | 1470(e)ko hamarkada (49/59 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta illuminator (en) | ||
Lan nabarmenak | |||
Influentziak | Jan van Eyck, Konrad Witz eta Robert Campin | ||
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Barthélemy d'Eyck edo van Eyck[1] (Liejako elizbarrutia, c. 1420 – c. 1470)[2] flandriar eskolako pintore eta miniaturagilea izan zen, Frantzian (Anjou eta Proventzan), 1440 eta 1470 bitartean, lan egin zuena. Renato Anjoukoaren gelazaina eta ganberako margolaria izan zen. Haren autoretza dokumentaturik duen lanik ez badago ere, artista garaikideek goraipatu zuten eta garrantzi handiko zenbait obraren egiletzat hartzen da. Zehazki, aditu gehienen arabera, Barthélemy d'Eyck zen Renato Anjoukoaren maisua delako miniaturagilearen eta Aixeko Deikundearen maisua delako margolariaren egiazko nortasuna[3].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskuizkribu irudiztatuak:
- Livre du cueur d'amour esprit, 16 miniatura, Österreichische Nationalbibliothek, Viena.
- Ordu liburua, Enguerrand Quartonen miniaturak ere dituena, Morgan Liburutegi eta Museoa, New York.
- Renato Anjoukoaren ordu liburua, 5 miniatura, British Library, Londres.
- Théséide, 7 miniatura, Österreichische Nationalbibliothek, Viena.
- Livre des tournois, Frantziako Liburutegi Nazionala, Paris.
- Ohol margotuak:
- Aixeko Deikundearen triptikoa, 1443-1445 aldean, Aix-en-Provenceko Madalena eliza, Rotterdamgo Boijmans Van Beuningen museoa, Bruselako Musée royal d'art ancien eta Amsterdamgo Rijksmuseum.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Garai hartako agirietan Barthélemy de Cler, der Clers, Deick d'Ecle eta d'Eilz izenak ere ematen zaizkio. Harthan, John, The Book of Hours, p.93, 1977, Thomas Y Crowell Company, New York, ISBN 0-690-01654-9
- ↑ Unterkircher, Franz (1980). King René's Book of Love (Le Cueur d'Amours Espris). New York: G. Braziller. ISBN 0-8076-0989-7
- ↑ Barthélemy d'Eyck. larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-03-07).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barthélemy d'Eyck |